Amillubi proiektu agroekologikoa aurkeztu du Biolur elkarteak

0
818

Bideoa: Biolur Elkartea

Zestoa eta Zumaia artean, (Iraeta auzoan) kokatuta dagoen Amillubi baserria erosi nahi dute. Horretarako ‘crowdfounding’ bat jarri dute martxan. Helburua bertako lur aberatsak biziberritzea da, nekazaritza ekologikoa eta belaunaldien arteko eskualdatzearen bidez.

Bioulur elkarteko, Nere Azpiazu, Miriam Imaz eta Ane Rivasek Amillubi proiektua aurkeztu dute gaur, maiatzak 27, Kulturaten. Biolur elkartea, 30 urtez, nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa sustatzeko lanean dabilen elkartea da, herri askotako baserritar eta herritarrek sustatua.

Amillubi proiektua

Biolur elkartea, anbizio handiko proiektu bat aurrera eraman nahian dabil azken urtean, Amillubi proiektua. Proiektu honen asmoa Amillubi baserria erostea da, ondasun kolektibo bilakatu eta bertan nekazaritza ekologiko biziberritu bat aurrera emateko. Horretarako, bideoan ageri den bezala, 390.000 euro behar dituzte, Ordainketa horren %40a falta da eta urte bat eta erdi dute erosketa gauzatzeko.

Iada hasi dira lanean Amillubi baserrian. Bertan amona bat bizi da eta mahai-inguruan esan dutenez, amona bertan biziko da, berak nahi duen arte, berak zabaldu baizizkien baserriko eta bertako lurren ateak. Amillubi aukeratu dute, besteak beste 9 hektareako lur saila duelako eta gainera, leku estrategiko batean kokatuta dagoelako, urola ibaiaren meandro naturalean zahazki.

Nere Azpiazuk uste du, proiektuak etorkizunera begira, nekazaritza sektorearen jenerazio aldaketa bat sustatu dezakeela: “Uste dugu proiektu honek funtzionatzen badu, nekazaritza munduaren zahartzearen aurrean, soluzio erreal bat izan daitekeela. Nekazari gazteek horrelako lur eremuak lortzeko aukera izaten badute, erreleboa gauzatu daiteke”. Biolurrek dioenez, gaur egun nekazaritza sektorean lanean, populazioaren %1a besterik ez dago eta horien erdiak, 10 urtetan jubilatuko dira.

Bestetik, herritarren crowdfounding-a sustatze aldera Azpiazuk gehitu du, “Bailara honetan lurretik asko aldendu gara azken 50 urteetan, batez ere industrializazioaren eraginez. Gure ardura da berriro lurrarekin genuen konexioa berreskuratzea”.

Interesatuek https://amillubi.eus/ web orrira jo dezakete, proiektua sustatzen laguntzeko.

‘Crowdfoundiga sustatzeko Biolurren azalpen bideoa:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen