Ireki da bailaran Amillubi Lurra Taupaka-rekin bat egiteko aukera

0
1095

Goiko framea eta bideoa: Biolur Gipuzkoa.

Amillubi Lurra Taupaka proiektua abenduan aurkeztu zuten, eta gaur arte hainbat ekimen burutu dituzte, proiektua gizarteratzeko, saretzeko eta erosketarako diru ekarpen eta laguntza ezberdinak lortzeko.

Ekimen horien artean, bailaraz bailara proiektua aurkezteko hitzaldiak antolatu dituzte, eta horrekin batera, bailara guztietako hainbat herritarrek parte hartu duten bideo labur batzuk ere sortu dituzte.

Horien artean Debagoieneko Amillubitarren bideoa sortu eta sareratu dute. Halaber, iragarri dute “oraindik ez dugu [data] zehaztu, baina laster Arrasatera etorriko gara hitzaldi bat ematera, ERDJ-en eskutik”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen