Amiantodun hodiak kentzen dabiltza Mondragonen egoitza ingurutik

0
672

Minbizia eragin dezakeen materiala kentzen ari dira Mariezcurrena enpresako langileak, segurtasun neurriak hartuta, Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekutik.

Olandixoko gunea berrurbanizatzen dabiltza, eta testuinguru honetan, hoditeria arriskutsua kentzen ari dira bertatik. Udalak iragarri izan duenez, “PVCko hodiak jarri beharko dira”.

2018an Irabazi Arrasate talde politikoak salatu zuen Arrasateko edateko ur-sarean hodi asko amiantodunak zirela: Laboral Kutxa-Olandixon, Meatzerrekan, Gesalibarren eta Garagartzan. Horiek kentzeko lanak martxan daude.

Erlazionatutako albistea:

Amiantodun hodiak Olandianon ordezteko obrak goizenez “2023ko ekainean” hasiko dira

2021eko uztailaren 14an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen