‘Amiantoa hiltzaile isila: ondorioak Debagoienan’ jardunaldia antolatu dute CCOOek, ELAk, LABek eta ASVIAMIEk

0
570
KULTURATE

Hitzaldian CCOOeko Alfonso Ricok, ELAko Izaro Mujikak, LABko Iker Espolosinek, Maitane Arteaga onkologiako erizainak eta Jesus Uzkudun ASVIAMIE elkarteko bozeramaileak parte hartuko dute. Ainhoa Larrañaga Mondragon Unibertsitateko irakasleak moderatzaile lanak egingo ditu.

CCOO, ELA, LAB sindikatuek eta ASVIAMIE elkarteak ‘Amiantoa hiltzaile isila: ondorioak Debagoienan’ jardunaldia antolatu dute. Hitzordua otsailaren 19an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean izango da Kulturateko areto nagusian.

Hitzaldian CCOOeko Alfonso Ricok, ELAko Izaro Mujikak, LABko Iker Espolosinek, Maitane Arteaga onkologiako erizainak eta Jesus Uzkudun ASVIAMIE elkarteko bozeramaileak parte hartuko dute. Ainhoa Larrañaga Mondragon Unibertsitateko irakasleak moderatzaile lanak egingo ditu.

Jesus Uzkudun  azaldu duenez “ekimen honen asmoa da amiantoak eragindako gaixotasunak ikustaraztea da, eta Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako gobernuaren adibidea jarraituz, 2032 urterako amiantoa desagerraraztea.”

Gaurko prentsaurrekoan informatu dutenez “Debagoienan bi enpresa RERAn erregistratuta egon ziren amiatoa erabiltzeagatik: Bergarako Union Cerrajera eta Goizper S. Kooperatiba. Beste hainbat enpresa amiantoa erabili zuten arriskuaz abisatu gabe, eta orain gaixoak agertzen ari dira.”

Uzkudun azpimarratu duenez “premiazkoa da  konpentsazio-fondoa bat sortzea biktimak indemnizatzeko. Hauteskunde autonomikoetatik irteten den gobernuak amiantoaren aurrean bere jarrera aldatu behar du”. ASVIAMIE elkarteak 2019an 35 heriotza zenbatu zituen, eta 2020ko lehenengo hilabetean 5.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen