‘Ameriketako bidaia’ antzezlana eskainiko du Tanttakak Amaia antzokian

0
123

Tanttaka konpainiak ‘Ameriketako bidaia’ antzezlana eskainiko du igandean, urriak 17, arratsaldeko 19:30etan Amaia antzokian. Patxo Telleria da lanaren egilea eta Mireia Gabilondok zuzentzen du.

Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Miren Arrieta eta Nerea Mazok antzeztuak, Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira eta ez dira ondo konpontzen. Jonek iritzi ona du “amerikarren bizitzari” buruz. Mariak aurreiritzi asko ditu yankiekin. Aireportuan daudela, ekipajea eta dokumentazioa lapurtu dizkiote Joneri. Poliziak legez kanpoko immigrantetzat joko du eta atxilotu egingo du.


Hizkuntza arazoak eta arraza aurreiritziak direla eta, egoera kafkiarra pairatuko du. Aste dramatiko baten ondoren, askatu egingo dute Mexikoko mugara deportatu aurretik. Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, orain arte gutxiesten zuen gizartearekin adiskidetuko da, jende solidarioa ezagutuko baitu.


Jone eta Mariak ikasturte osoa emango dute Estatu Batuetan. Gaur etxera itzultzeko eguna da. Hasierako aireportuan bertan bildu dira. Duela urtebete erdeinuz begiratzen zioten elkarri, baina orain badakite betiko lagunak izango direla.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen