Amerikako borroka antifaxisten bi ordezkarik hitzaldia eman dute

0
1190

Emanaldi hau Ezker Kultur Guneak eta Paz y Solidaridad Euskadik antolatu dute, eta bere helburua izan da “faxismoari feminismotik eta sexu aniztasunetik aurre egiteko modua” azaltzea. Horretarako Estela Díaz (Buenos Aires probintzia argentinarreko Gobernuko Emakume eta Aniztasun ministroa) eta Katherine Escobar (Langile Klasearen Defentsarako Batasun Nazionaleko Emakumearen eta Inklusioaren idazkaria) ari ziren herenegun Etxaluzen.

Argazkiak: Ezker Kultur Gunea.

Nazioarteko hitzaldi honen izenburu osoa ‘Faxismoari aurre egin feminismotik eta sexu aniztasunetik’ izan zen.

Izan ere, Arrasateko Ezker Anitza-IUk adierazi izan du “gobernu autoritarioek eta gorroto diskurtsoek markatutako testuinguru globalean, jardunaldiak Latinoamerikako eta Euskadiko mugimendu sozial, sindikal eta feministen arteko loturak indartzeko eta gogoeta kolektiborako espazio bat sortu nahi duela”.

Horretarako “bereziki emakumeei eta sexu disidentziei eragiten dieten indarkerietan eta gorroto delituetan fokua” jarriko zen.

Hain zuzen, Argentina eta El Salvadorreko testuinguru soziopolitikoa jorratu zuen, izan ere, “Javier Milei eta Nayib Bukeleren gobernuen politika erregresiboak ulertzeko gakoak” eskaini zituen.

Hitzaldiak ere aztertu zuen bi gobernu faxistek “giza eskubideetan, lan eskubideetan eta sexu aniztasunean izan duten eragina ere”.

Arrasateko ekitaldian “lan-eskubideen defentsan Latinoamerikan erreferente diren bi emakumek” hartu zuten parte:

Katherine Escobar Langile Klasearen Defentsarako Batasun Nazionaleko Emakumearen eta Inklusioaren idazkaria da.

Halaber, Estela Díaz Buenos Aires probintzia argentinarreko Gobernuko Emakume eta Aniztasun ministroa da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen