Amazonen kutxatilategia Biteriko parking publikotik kendu dute

12
1429

B-Lokal Debagoieneko eta Debabarreneko tokiko merkataritzaren plataformak aurtengo uztailean ohartarazi zuen Amazonek kutxatilategi bat jarria zuela Biteriko aparkaleku publikoan.
Makina horreta enpresaren erosketak jasotzekoak ziren. Horren aurrean, B-Lokalek Arrasateko Udalari eskatu zion “beharrezko neurriak har” zitzala.

B-Lokalek azpimarratu zuen “gure herriko tokiko merkataritzak inoiz baino gehiago behar duela erakundeen laguntza, erosketa-ohitura berrietara egokitzeko eta herritarrek tokiko merkataritzan erostearen garrantziaz kontzientziatzeko, eta gure herriak bizirik mantentzeko”.

Azpimarratu zuenez, “askotan, ez gara ohartzen zenbat eskaintza dugun gertu. Arrasaten, on line erosi nahi baduzu, erosi www.blokal.es webgunean, gure herriko ekonomiari heldu eta etxera eramango dizugu”.

B-Lokalek salaketa publikoa egin zuen egun berean Udalak ondorengoa jakitera eman zuen: “Duela bi aste APK 2, Biteriko parkingeko kontzesioa duen enpresari, isuna eta Amazoneko kutxatilategia kentzeko errekerimendua helarazi genizkion”. Amazonen kutxatila berriki erretiratu dute parking publikotik.

12 IRUZKIN

  1. Lotsagarria iruditzen zait.
    Ulertzen dut herriko merkataritza bultzatu gura izatea baina ez dut uste hori denik bide egokiena.
    Zer uste duzue kutxatila hortik kentzeagatik jenteak erosketa gutxiago egingo dituela Amazonetik?

    Hau era aldaketa baten eragina da, eta horren aurka gauza gutxi egin daitezke. Herriko merkataritzak ezingo du inoiz Amazonen aurka konpetitu.

    Ez dut uste Amazoni trabak jartzea soluzioa denik…

    • Penagarria da… konpetitiboagoak izatea da gakoa, ez konpetentziari traba ustelak jartzea. Nire kasuan arrazoi gehiago amazonen erosteko, debekuak ez baitzaizkit gustatzen

    • Pentsatu duzue ze enplegu sortzen duen Amazonek?
      Lan baldintza horiek nahi dituzue gure gizartean?
      Amazonek zergak ordaintzen ditu beste guztien moduan?
      Nundik aterako da dirua multinazional hauek ez badute ezer ordaintzen?

  2. Ba nik Amazonen jarraitxukot erosten. Igual duszt ze esaten dauen Ezker Abertzaliak. Asko kejatzen die, baiña seguraski eurek be arraiadun kamisetak Amazonen erosten dauiela.

  3. Herriko merkataritzak prezio konpetitibok jarri beharren, beste batzuei zailtasunak jarri?

    Amazonen erosten jarraitzeko dudaikpe arrazoi dexente eman dizkiazute.

    • Prezio konpentitibuak jartia zer da, zuk dirua aurrezteko beraiek soldata bat atarateko zailtasunak izatia?zueik jakingozue ze etorkizun gure dozuen zueindako.Kanpora bidaltzen dozuen diruak zuei be kalte ingotzue.Ez bazare hori ikusteko gai… lekutan zauze!

      • alde batetik ados, bestetik ez. Progresoa deitzen da, gauza batzutan onerako, besteetan txarrerako, egokitzen jakin behar da, bestela jai daukagu. orain 80 urte kazuela bat egiteko 3 pertsona beharko ziren, eta orduko 5 egingo ziren, horregatik zegoen herri osoarentzako lana, orain egoera aldatu da. Nahi dugunerako progresoa ondo dago, beste batzutearako ez. Herriko dendariek erosketa guztiak bertan egiten dituzte? Edo gasteizen satzen den produktu txinatarra erosi eta 3€ ko gainkostua jarri? kazuelen kontura bueltatuz, fagorreko kazuelak erosten dituzte ibaiartekoek?

  4. Joder Ereño, Ezker abertzalia da Arrasateko Udaleko agintea duena? Gogora arazten dizut Maria Ubarretxenaren aginte pean dagoen udala izan dela Isuna jarri duena, eta kobratu, eta kutxa hori aparkalekutik kendu eragin duena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen