Amaiera estua Iturripen, Mondragon Unibertsitatea 91-88 gailendu da

0
402

Lehen laurdena oso parekatua eta puntu askokoa izan da, 25-27. Bigarrenean tolosarrek markagailuan abantaila nabarmena lortu dute, etxekoek ez dute saskiratze garbiak lortu eta aldea andia izan da, atsedenaldira, 39-61 iritsi dira.

Hala ere, aldageletatik askoz hobeto kantxaratu da Julen Berrocal entrenatzailearen taldea, eta hirugarren laurdenean asko nagusitu da, desabantaila murriztea lortu dute, denfentsan nagusituz. 61-72.

Azkenengo, laurdenean, bigarren zatian eginiko lanari jarraipena eman diote, eta gutxinaka markagailua berdintzen joan da. Azken minutura 84-84 berdinketa zegoen markagailuan. Azken uneak Mondragon Unibertsitateak hobeto jokatu ditu, eta amaiera estu baten ondoren eta zaleen bultzadarekin, garaipena etxean gelditu da: 74 eta 71. Taldea sailkapenaren erdialdean da 23 punturekin.

Gaurko partiduan Mondragon Unibertsitateko jokalari baliotsuenak Muguel Zamora eta Martin Buesa izan dira: 20 eta 23 punturekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen