Udaleko Kultura Sailak jakitera eman du datorren astean Amaiako langileek leihoa zabalik izaten jarraituko dutela, astelehenetik ostegunera. Ordutegia orain artekoa izango da, hau da, 18:00etatik 20:00etara, Udazabalerako gelditzen diren sarrerak banatzeko. Takila zabalik egongo den bitartean posible izango da ere aurreko hilabeteetan bertan behera utzitako ikuskizunen sarreren dirua berreskuratzea.