Amaiako bertso saiorako sarrerak erosgai dira honezkero

0
1116

Testua eta kartela: Arrasate Euskaldun Dezagun.

Abenduaren 19an, 19:00etan eta Amaia Antzokian, egingo den bertso jaialdirako sarrerak honezkero salgai daude.

Aspaldiko urteetan, sarreretan prezio bereziak egin izan ditugu, hala nola, AEDko bazkideentzako zein adin txikikoentzako. Halere, aurten, bizi dugun egoera berezia dela eta, sarreren salmentarako sistema bakarra erabili beharrean gaude eta, horrenbestez, prezio bakarra egongo da. Halere, aurreko urtean baino merkexeago jarri dugu guztiontzat, 9 eurotan hain zuzen. Sarrerak eskuratzeko bi modu daude: www.arrasate.eus ataria eta Amaia Antzokiko leihatila. Azkar ibili, salmenta martxa onean doa eta!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen