Amaiako aforoa bete du ‘Porno Vs Afrodita’ euskal antzezlan-kontzertuak

0
451

Benetan Be Teatroak zuzeneko musika eta komedia uztartu egin ditu. Ikuskizun euskaldun honek ere Amaia Antzokiko aforo egokitua (250 plaza inguru) bete egin du.

‘Porno vs Afrodita (edo I love #gorkaurbizu)’ zuzenduta egon da batez ere “gazteei eta ez horren gazteei, helduei eta oraindik heltzear daudenei”.

Era berean, ikuskizunak “hainbat zalantza, grina, ezintasun aseezintasun eta beste horrenbeste ergelkeri sexual eta afektibo” ukitzen ditu “elkarrekin barre egiteko”.

Azpimarratzekoa da euskarazko antzerki honek ere udal-antzokiko aforo osoa bete egin duela, azkenaldian ikuskizun euskaldun gehiagok lortu duten bezala.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen