Amaia lepo, Joanes Illarregik irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusian

0
538

Nazio mailako kanporaketa honetan, Saioa Alkaiza izan dugu bigarren, eta Iñaki Apalategi, Xabat Illarregi, Miren Amuriza eta Gorka Pagonabarraga ondoren.

Goiko, ezkerreko argazkia: bertsozalea.eus

Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketa jokatu da gaur arratsaldean, Arrasaten.

Sarrera guztiak ostegunean agortu ziren, eta zaleek Amaia Udal Antzokia bete egin dute, 700dik gora lagun. Xabier Silveira saioan aritzekoa zen, baina “azken orduko baten” ondorioz, Xabat Illarregik hartu du parte.

Gai-jartzaile lanetan Ander Aranburu Arriola aritu da, eta berak aurkeztutako ariketa guztiak egin ostean, ondoko puntuazioa izan da:

  • Joanes Illarregi Marzol 678 puntu
  • Saioa Alkaiza Guallar 673 puntu
  • Iñaki Apalategi Astigarraga 664 puntu
  • Xabat Illarregi Martzol 659 puntu
  • Miren Amuriza Plaza 646,5 puntu
  • Gorka Pagonabarraga Agorria 616

Horiek horrela, Joanes sailkatu da urriaren 22ko Elizondoko finalaurrekora, Unai Agirrerekin eta Alaia Martinekin batera. “Gaurko beste bost bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoetara sailkatzeko aukera”.

Bertso-zaleek txalo beroak eskaini dizkiete sei sortzaileei, besteak beste, Saioak “autoa hartu duzu bila joateko. Iristear zinela, ordea, buelta ematea erabaki duzu” gaiari helduta, abestutakoak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen