Amaia Etxabe Goikoetxea Sorturen Nazio Kontseiluko kide aukeratu dute

5
2254

Gazte arrasatearrak herriko Sortun eta Bilgune Feministan jardun du, eta Txatxilipurdi elkarteko zuzendari gisa lan egin du, besteak beste.

Argazkia: Sortu.

Amaia Etxabe Goikoetxea (Arrasate, 1988) Txatxilipurdiko sail ezberdinetan lan egin zuen, hain zuzen, udalekuetan, ludotekari gisa eta Berramesten sailean, baita ordezkari gisa Arrasatek Hezi egitasmoan ere.

2015ean Txatxilipurdiko Zuzendaritza Batzordeak bera aukeratu zuen zuzendari, eta zeregin horretan lan egin du azken urteetan.

Arrasateko Sortun eta Arrasateko Bilgune Feministan militatu du, besteak beste. Gaur alderdi ezkertiar eta subiranistak, militanteen babesaz, Nazio Idazkaritza eta Nazio Kontseilu berriak aurkeztu ditu Bilbon.

Kontseiluko kideen artean arrasatearra aukeratu dute, eta ildo horretan, Arrasateko Sortuk gaur argitaratutako mezuetako batek ondorengoa adierazi du:

“Animorik handienak zuzendaritza berriko kide guztiei, eta batez ere, etapa berri honetan gure babesik goxoena zuri, Amaia Etxabe Goikotxea. Independentziarako indarra gara!”.

5 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen