2022ko programari jarraituz Arrasateko Nagusien Kontseilua , Arrasateko herria gonbidatu nahi du Amaia Diaz de Monasteriogurenek emango duen ‘Nutrizioa eta Osasuna Adinekoengan’ izeneko hitzaldira. Dietista-Nutrizionista & coach da eta gai honen inguruan zenbait datu ezagutzera emango ditu. Bihar (osteguna) izango da Kulturateko Areto Nagusian arratsaldeko 17:30ean.
