Testua: Arizmendi Ikastola.
Gaur, otsailak 13, “Etxean emozioak bor-bor ditugunean… guk zer?” hitzaldia eskainiko du Amaia Ayerrak, Arrasateko Kulturateko Areto Nagusian. Amaia adimen emozionalean aditua eta Kuku emozio programaren sortzaileetako bat da. Gaur egun EHI-n Haur Hezkuntzako lantaldeko kidea da eta Jakintza ikastolako irakasle eta orientatzailea izandakoa.
Hitzaldia herrira zabalik izango da, interesa duen edonor dago gonbidatuta. Apuntatu hitzordua!
● Hitzaldia: “Etxean emozioak bor-bor ditugunean…guk zer?”
● Hizlaria: Amaia Ayerra
● Data: Otsailaren 13a, 17:30etan.
● Non: Arrasateko Kulturateko Areto Nagusian.
● Norentzat: Haur eta gazteen familiei zuzenduta. Interesa duen
edonorentzat.