Amaia Arroyo arrasatearrak sare sozialei buruzko hitzaldia emango du

0
359

Goienagusik antolatuta, Amaia Hezkuntza Bereziko irakaslea da, baita Komunikazioan eta Hezkuntzan doktore ere.

Irudia: Goienagusi.

Hitzaldiaren izenburu osoa ondokoa da: ‘Sare sozialak, mundua ehuntzeko eta ezagutzeko baliabide digitalak’.

Amaia Arroyok Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean irakasle eta ikerlari dihardu. Gainera, KoLaborategi egitasmoaren koordinatzailea da. Egitasmo hau funtsean Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazio laborategia da.

Hitzaldia bihar (astelehena) izango da goizeko 10:00etan Kulturateko areto nagusian, Goienagusi elkarteak antolaturik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen