Arrasateko lagun honek Arrasateko Margo Taldearen sorreran lagundu zuen, eta azken hamarkada inguruan akuarela baliatu du.
Argazkia: Juan Luis Romatet – Baleike / Kartela: Amaia Aranzabal.
Amaia Aranzabal 90etako hamarkadaren hasieran hasi zen margotzen, eta Arrasate Margo Taldearen sorreran lagundu zuen.
Bere ibilbideko lehen 20 urteetan oleoa landu zuen, batez ere paisaiak margotuz, baina azken hamarkada inguruan akuarelan zentratu da gehienbat.
Ibilbide honetan, 2023. urtean Vital Fundazioaren erakusketa zentroan erakusketa jarri zuen, Arantza Baskaran eta Matilde Sainzekin batera.
Amaiak oraingoan erakusketa Zumaian zabaldu du, otsailaren 27tik martxoaren 16ra bitarte.
Erakusketa lanegunetan irekita dago Oxford aretoan (Alondegian), lanegunetan arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Asteburuetan zein jaiegunetan eguerdiko 12:30etik 14:00etara, eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara.





