Adi: Eguzkilaru Egunean aldaketak izango dira

2
726

Beheko testua eta irudia: Txatxilipurdi elkartea.

Biharko egunez eguraldi euritsua dago iragarrita.

Gauzak horrela, Txatxilipurditik ondorengo mezua helarazi nahiko genieke herritarrei.

Eguzkilaru egunean arropa aproposa jantzi eta gurekin batera Monterronen eta Biterin burutuko ditugun ekintzetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu haur, nerabe eta familiei.

Honekin batera, Ikuskizunean aldaketak burutu ditugu, Monterron parkean izan beharrean Amaia antzokian izango da, 19:00etan. Sarrerak eskuratzeko: 18:00etatik aurrera takilan banatuko dira, guztira 650 sarrera.

2 IRUZKIN

  1. Frontoian jende gehiago sartzen da…zertarako dago frontoian…
    Sartzen ez diren haurrei nola azalduko diegu?
    Aupa zuek

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen