Danborrada beste urte batez itzuliko da, uda eta San Joan jaiak hasi aurreko egun hauetan kaleak musikaz eta kolorez betetzeko. Tradizio horrek urteak daramatza atzean, eta pandemiaren aurreko garaietan hasiak ziren berrikuntza planifikatzen.
Hala ere, eta danborradaren izaera berritua aldarrikatzeko, Amaia Albesek diseinatutako jantzi berriak estreinatuko dira aurten.
Jantziak 2020. urtearen hasieran diseinatu eta josi ziren, baina pandemiaren eraginzen ezin izan ziren estreinatu. Aurten ikusi ahal izango dituzte danborradaz gozatzera hurbiltzen diren herritar guztiek.
Danborrada arratsaldeko 19.00-etatik aurrera izango da kalean.
Guztira 180 lagun inguru aterako dira: 3 barrilero konpainia, 2 danborren konpainia, Ziorlako auzoak sortutako konpainia berria (30 bat haur) sukaldariak (12 lagun), kantinerak (12 lagun) eta gastadoreak (5) eta karrozan 22 haur inguru. 63 traje berriztu dituzte SUDC elkarteko kideek, Amaia Albes diseinatzaile arrasatearraren eta Natalia Garcia jostunaren laguntzarekin:
– Bi barrilero konpainia: traje urdina eta berdea.
– Zaldien gainean doazen neskatilen trajea: lila kolorekoa.
– Generala: kolore beltzeko trajea.
Horrez gain, Helduen Danborradak ere 3 traje berri estreinatuko ditu: zaldien gainean doazen
neskatilak lila koloreko trajearekin aterako dira.
Egia da bi urte hauetan ezin izan zela nahi bezala ospatu, baina badirudi larunbat honetan kalera botako dela berriro, indarberrituta eta herritarrek gehien maite duten tradizioetako bat zergatik den erakusteko gogoz.
Haurren danborrada ekainaren 18an izango da, eta 150 haur inguru daude deituta asteburu honetan hasiko den ekitaldi jendetsu honetan parte hartzera. Azken entseguak egin dituzte egun handiaren aurreko azken xehetasunak kitatzeko asmoz.