Miren Amuriza Plaza, Haizea eta Oihana Arana Cardenal ahizpak eta Eli Pagola Apezetxeak sorkuntza lanetan jardun dute, Amaia Agirre Arrastoak proposatutako gaiei jarraituz.
Emakume Txokoaren egitarauak aurrera jarraitzen du, eta atzo arratsaldean ‘AmaHika entzuteko’ ekitaldia egin zen.
Izan ere, Jabetze Eskolan hausnarketa egin da “hitanoaren eta bereziki nokaren erabileraren galeraren inguruan”, eta galdera eta kezka asko sortu dira Emakume Txokoko arduradunek azaldu dutenez:
“Hikaren galera nabarmena da. Noka, berriz, are azkarrago ari da desagertzen. Nokaz birjabetzeak balio dezake emakumeak ahalduntzeko? Zergatik toka noka baino erabiliagoa da? Zergatik izan du duela gutxira arte ospe txarra? Hika berreskuratu daiteke feminismotik? Queer garaian hitanoa? Hitanoa egin daiteke ez bitarra? Baina zelan egin, ez badakigu? Ingo jonau?”.
Hausnarketa eta eztabaida hori “herrira ere zabaldu nahian” atzoko ekitaldia egin zen Kulturateko areto nagusian.
