Amagoia Arrietak estatu mailako 3 txapelketa irabazi ditu azken urtean

0
425

Arrasate ASPACEko idazkariak garaipen berriak lortu ditu boccian, bai maila indibidualean, baita taldekide gisa ere.

Amagoiak aurreko urteetan Mundu mailako, Europa mailako eta Espainia mailako txapelketetan emaitza azpimarragarriak lortu izan ditu.

Bide honetan, Arrasateren lagun honek 2020ko abenduan estatu mailako txapelketa erdietsi zuen, beste behin, Dordoka Klubeko ordezkari gisa, Valladoliden (Gaztela-Leon).

Aurtengo otsailean Espainiako Txapelketan urrea lortu zuen, eta SD Eibarrek merezitako omenaldia egin zion Ipuruan martxoan.

Eta aurtengo ekaineko azken asteburuan, kluben arteko estatu mailako lehiaketan ere urrea jantzi zuen 46 urteko debarrak, SD Eibar Fundazioak lagunduta.

Lehiaketa Rivas-Vaciamadriden jokatu zen (Madril) eta gure ordezkariak 1 eta 3 irabazi zuen finala. Zorionak Amagoia! Segi kirol-barrerak gainditzen!

kirolbarrerak.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen