Ama [Testua: Alabak]

0
485

Oraintsu kontatu digute garai batean emakumeak erditu ostean oilo salda hartzen zuela indarrak berreskuratzeko. Hala izan zen amamak lehen umea izan zuenean. Neskatila bat jaio zela jakitean, senitarteko bat igo baitzen baserrira asto gainean otzaran oiloa hartuta,
tradizioarekin jarraituz. Ume hura gure ama zen.

Zenbatek entzun ditugun familian, aurreko belaunaldietako emakume kementsuei buruzko kontuak! Birramona, amama, ama, izeba, ahizpa,… Bizitzan beti aurrera egin duten andre mardul eta ausartak, ingurukoak zaintzen, gaixotasunak gainditzen, etengabe lanean.

Aurreko emakume horiek dira gure erreferenteak, beraien ekintzek eta hitzek moldatu gaituzte. Egunero-egunero egindako esfortzu horregatik, eskerrik asko gure bizitzetako emakumeei. Eskerrik asko, ama.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen