Beheko testua: Arrasate Musikal / Argazkiak: MB artxiboa.
Arrasate Musikaleko Bandak ohikoa den Gabon Zaharreko kontzertua eskainiko du abenduaren 31n, larunbata, 13:00etan Amaia Antzokian Mikel Markiegiren zuzendaritzapean.

Kontzertu honetan Goikobalu Abesbatzak ere parte hartuko du Juan Arzamendiren Udala Mendi pieza interpretatzeko.
Kontzertu hau berezia izango da Bandako kideak diren Juan Calixto Olabe eta Javier Jasorentzat. Biak ala biak Arrasate Musikaleko Bandatik jubilatuko dira, eta ondorioz Bandarekin joko duten azken kontzertua izango da hauxe.

Aipatu beharra dago Arrasate Musikal ikasturte honetan bere 50. urteurrenaren barruan murgilduta dagoela, eta jada ospakizun desberdinak antolatu dituela 2022 urtean zehar baina 2023an ekintza desberdin eta interesgarriak burutzen jarraituko du. Hona hemen Gabon Zaharreko kontzertuaren egitaraua:
- Arrasate Musikal Ereserkia (Juan Arzamendi)
- Campo de rosas (Miguel Gz. Bastida)
- Clarinet Jubilee (Kees Vlak)
- Gernika (Renè Zugarramurdi)
- Udalamendi (Juan Arzamendi)