Gabon-zaharreko kontzertua eman du Arrasate Musikaleko Bandak, eta ‘Udalamendi’ kantua abesbatzarekin eskaini du. Javier Jaso eta Juan Calixto Olabe musikariek omenaldia jaso dute.
600 ikus-entzule inguru bertaratu dira Amaiara, eta Mikel Markiegik zuzenduta, ondoko abestiak entzun ditu Bandaren eskutik:
Arrasate Musikal Ereserkia, ‘Campo de rosas’, ‘Clarinet jubilee’, ‘Gernika’, ‘Udalamendi’, ‘Agur jaunak’ eta ‘Radetzky martxa’ (urtarrilaren 1eko ohiko abestia).
Azken piezak Goikobalu abesbatzarekin batera eskaini ditu. Hortaz gain, gaurko kontzertua bi kidek Bandarekin jo duten azken izan da: Juan Calixto Olabe eta Javier Jaso.
Bandak euren ibilbidea baloratu du, oroigarri bana oparitu die Mikel Markiegiren eskutik, baita lore sorta bana ere, bi emazteen eskutik. Bai omenaldiak, bai kontzertuak, publikoaren txalo beroak jaso ditu.