‘Alzheimerrarekin elkar bizi’ hitzaldia emango du AFAGIk gaur arratsaldean

0
700

Elkarteko psikologoa eta idazkaria arituko dira gaitz garrantzitsu honen inguruan. Ekitaldia Kulturaten izango da.

Bideoa: AFAGI.

AFAGI elkartea da Gipuzkoako Senitartekoen, Lagunen eta Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten pertsonen elkartea.

Aurten 30 urte betetzen ditu, eta ekitaldi ugari egiten ari da han eta hemen, bere ezagutza zabala jendartean partekatuz. Arrasaten arituko dira Alaitz Iriarte elkarteko psikologoak eta Iñaki Olalde idazkariak. Ekitaldia AFAGIk berak eta Udalak antolatu dute, eta arratsaldeko 17:30ean hasiko da, Kulturaten bertan. Zorionak eta aurrera AFAGI!

afagi.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen