Konfinamenduaren deseskaladan murgildurik, hurrengo fasea noiz iritsiko amorratuta gabiltza gure “askatasuna” berreskuratzeko. Badira beste batzuk, ordea, “askatasuna” aspaldi kendu, eta orain beraien eskubide apurrak ere ebatsiak izan zaizkienak. Bizitza guztia askatasunarengatik borrokan, eta beste behin, borroka egitera atera behar izan direnak.
Testua eta argazkia: Adrian Ugalde.
Murtzia II kartzelan bezala, non, 80 bat preso elkartzen izan diren patioan, konfinamenduan kendu dizkieten eskubideen defentsan. Hauetako bat da Patxi Ruiz, euskal preso Iruindarra, aipatutako protesten buru izatea egotzita, kartzelako funtzionarioek mehatxatu duten behin eta berriz.
Egoera honen aurrean, Patxik besoan ebakiak egin eta egun gutxira gose eta egarri greba bat hasi du. Gaur, igandea, 7 egun daramatza horretan eta bere giltzurrunak oso kaltetuak daude dagoeneko, 10,5kg galdu ditu eta bere bizia arrisku handian dago.
Patxi eta beste presoen egoera larriak erakusten digu, askok guretzat sentitzen ez dugun, baina beraren menpe gauden Estatu Espainiarrean ez dagoela tokirik euskal militante iraultzaileentzat. Kartzelan eta sakabanatua egotea nahiko zigor ez balitz bezala, edozein aukera aprobetxatzen dutela gehiago estutzeko.
Patxi zein beste presoen borrokak gureak ere badira, beraien bizi baldintza eskasak guk toleratzen ditugulako, ez badugu hau salatzen, honen konplize baikara. Gure txanda da beraz, kalera irten eta aho batez, Patxiren aldarriekin bat egin eta honen kaleratzea eskatzeko.
Presoen eskubideak zapaldu eta Patxiren aurka egiten duen Estatuaren krudeltasunaren aurrean, altxatzeko garaia da.
Berandu baino lehenago beste elkarretaratze bat egin beharko da gure nazio kide baten aurkako egoera krudel hau salatzeko. Kartzelako funtzionarioen abusoei stop. Duintasuna gure presoentzat