Altuna Lurrindegiak Gabonetako erakusleiho lehiaketako lehen saria irabazi du

0
871

Santa Marina farmaziak bigarren saria irabazi du, Traskilonek hirugarrena eta Gare loradendak laugarrena. Herritarren saria Amaia Albes Moda akademiarentzako izan da eta Haur eta Gazteen saria, berriz, Kids&Us akademiarentzat.

Gaur arratsaldean banatu dira 2022eko Gabonetako erakusleiho lehiaketaren sariak. Altuna Lurrindegiak lehiaketako lehen saria irabazi du, Santa Marina farmaziak bigarren saria, Traskilonek hirugarrena eta Gare loradendak laugarrena. Herritarren saria Amaia Albes Moda akademiarentzako izan da eta Haur eta Gazteen saria, berriz, Kids&Us akademiarentzat.

Hauek dira jaso dituzten sariak:

1. saria: 1.000 euro – Altuna Lurrindegia

2. saria: 700 euro – Santa Marina Farmazia

3. saria: 600 euro – Traskilon

4. saria: 500 euro – Gare loradenda

Herritarren saria: 500 euro – Amaia Albes Moda akademia

Haur eta gazteen saria: 500 euro – Kids & Us Akademia

Epaimahaiaren aldetik aipamen berezia izan duten establezimenduak hauek izan dira: 5. postuan Resusta, 6. Albes, 7. Kilikolo, 8. Toñi, 9. Elena, 10. Otamendi, 11. Olgeta eta 12. postuan Intersport.

Herritarren sarian 1.704 herritarrek bozkatu dute eta horietako bostek 120 euroko bono bat jasoko dute: Isabel Muñoz Martin, Celes Sandoval, Karmen Alday, Montse Lazkano eta Juan Antonio Davila.

Haur eta gazteen sarian berriz, 88 herritarrek bozkatu dute eta horietako bostek 50 euroko bono bat jasoko dute: Ismael Ouldbani, Izadi Gamboa, Aner Tola, Maddi Ibarrondo eta Kumari Garcia.

2022 Gabonetako leiho eta balkoien lehiaketa abian da

Leiho eta balkoien lehiaketan, 6 herritarrek eman dute izena. Leiho edo balkoi onenaren botoa, udal webgunearen bitartez eman daiteke abenduaren 25a bitarte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen