Altamiran TAO marraztuko dute “datozen astearte eta asteazkenean”

0
482

Aparkatzeko sistema hori jarriko dute Altamirazpin (etxe zuri-gorrietan) eta Jose Luis Iñarra kaleko zati batean: bigarren igogailu publikoaren azpialdearen ingurutik igogailu horren goialde ingurura arte.

Arrasateko erdialdera bertaratu nahi diren autoetako erabiltzaile askok, erdialdean tokirik aurkitu ezean, Altamiran aparkatu ohi dute, besteak beste.

Horrek aparkatzeko arazoak eragiten ditu auzoan, eta horregatik Altamirako hainbat bizilagunek Udalari bertan ere TAO jartzea eskatu diote.

Margotze lanak “datozen astearte eta asteazkenean, abuztuaren 16 eta 17an” egingo dira Altamirazpin (etxe zuri-gorrien atzealdean) eta Jose Luis Iñarra kaleko zati batean:

Igogailu publiko altuenaren azpialdearen ingurutik, hau da, Herri-gain elkartearen ingurutik, igogailu horren goialdearen ingurura arte. Hau da, Jose Luis Iñarrako 12. atari ingurutik 32. atari ingurura.

Dagoeneko TAO makina bat jarri dute bi toki horien arteko erdibidean, gutxi gorabehera. Oraingoz ez dago martxan.

Ez dago aurreikusita TAO La Merced-eko parkingean eta Jose Luis Iñarrako goialdeko Babes Ofizialeko Etxeetan jartzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen