Asier Salak ‘Euskal Herrian Euskaraz’ kantuaren bertsioa eskaini du zuzenean.
Bideoa: Aimar Elortza.
Etxealditik Euskaraldira kanpainak atxikimenduak jasotzen jarraitzen du arrasatearren artean.
Aurreko astean Altamirako hainbat bizilagunek bat egin zuten, eta Asier Sala musikariak esaterako zuzenekoa eman zuen:
‘Euskal Herrian Euskaraz’ kantuaren bertsioa eskaini zuen gitarrari eragiten eta berea duen ahots urratuarekin.