Altamiran bertakoentzat TAOa, berdea eta urdina jarriko ditu Udalak

0
426

Udalak gaur iragarri du aldaketa hauek “irailetik aurrera” aplikatuko dituela. “Dena den, irailean aldaketak indarrean sartzen diren heinean komunikatuko ditugu”. [Goiko argazkian] Altamirazpiko kanpoaldeko aldapan TAO berdea aplikatuko da.

Bere ondoan, [goiko argazkian] bizilagunentzako TAO marraztu da ere Altamirazpiko barrualdeko errepidetxoan.

TAO urdina [goiko argazkian] aplikatuko da Jose Luis Inarra kaleko 14. atariaren aurrealdetik 18. atariaren aurrealdera arteko aparkalekuetan (lehen rektan).

Bizilagunentzako TAO aplikatuko da Jose Luis Iñarra kaleko 22. atariaren aurrealdetik 32. atariaren aurrealdera arteko aparkalekuetan (bigarren rektan).

Udalak ez du iragarri TAO La Merced-eko parkingean eta Jose Luis Iñarrako goialdeko Babes Ofizialeko Etxeetan jarriko duenik.

Dagoeneko TAO makina bat jarri dute Jose Luis Iñarran, baina oraingoz ez dago martxan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen