Altamirako goialdean igogailu bat eraikitzea aurreikusi du Udalak

0
422

Hortaz gain, Altamirako plaza berrurbanizatzea aurreikusten du, baita Altamirazpi eta Gernika zumardiaren artean ibilbide irisgarri bat egitea ere.

Argazkia: Google Maps.

Altamira berrurbanizatzeko proiektuak aurrera jarraitzen du, helburuetako bat auzoaren irisgarritasuna hobetzea delarik. Udalak ondoko obrak egitea aurreikusten du:

  • Jose Luis Iñarra kaleko goialdeko guneari irisgarritasuna ematea, igogailu berri baten bitartez.
  • Altamirazpi gunea oinezkoen ibilbidearekin batzea, ibilbide irisgarri baten bitartez.
  • Jose Luis Iñarra kaleko etxe multzoaren barrualdeko plaza berreurbanizatzea.
  • Altamirazpi kalea berrantolatu eta urbanizatzea.
  • Jose Luis Iñarra kalearen lehen zatia (Obenerreka kalearekin bat egin artekoa) berrantolatu eta urbanizatzea.

Lan hauen helburu nagusietako bat auzoaren irisgarritasuna hobetzea izango da. Obra horiek egiteko, aurrez idazketa teknikoa egin beharko du enpresa espezializatu batek.

Enpresa hori kontratatzeko, Udalak idazketa teknikoaren lizitazioa ireki du, eta beraz idazketa teknikoa egiteko interesa duten enpresek jada euren proposamenak Udalari aurkez diezazkiokete. Aurkezteko azken eguna uztailaren 11 izango da.

Lan hori ordaintzeko, Udal-gobernuak 106.480 euroko aurrekontua onartua du (BEZ barne). Lanak egiteko epea 6 hilabetekoa izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen