Auzoa berrurbanizatzeko 1. fasea martxan jarri du asteon, oinezkoen irisgarritasuna hobetzea xede.
Mapa: Arrasateko Udala.
Arrasateko Udalak adierazi du berrurbanizazioak bi helburu nagusi dituela:
“Irisgarritasuna hobetzea eta bizilagunentzako ingurune atseginagoa sortzea”.
Horretarako, egitasmo orokorrak 5 fase ditu, eta lehena aste honetan jarri da martxan.
Era berean, 1. fase hau hiru zatitan gauzatuko da, Obenerreka – Jose Luis Iñarra espaloiko obrekin hasita.

Orain arte kale zati honek bi espaloi izan ditu, eta obrek bien ordez, espaloi zabalago bat egingo dute.
Kepa Urteaga Obretako zinegotziak azaldu izan du egungo obrek badutela beste xede bat:
Espaloia irisgarria izateaz gain, “egungo arauetara egokitua” egon behar dela, “hau da, 2 metroko zabalera izango duela”.
Espaloi hau igaroko da igogailu publikoaren sarreraren ondotik eta La Merced ikastetxe ohiko sarrera ondotik.
Hastapeneko obra hauek “urtarrilera arte” irautea aurreikusten du Arrasateko Udalak.
Erlazionatutako albistea:
Altamira auzoko berrurbanizazio lanak astelehenean hasiko dira
2024ko azaroaren 28an argitaratutako albistea




