Altamirako bizilagunek “eskaileren, TAOaren,…” gaiak Udalarekin erabaki ahalko dituzte

0
963

Bertako auzotar eta jarduerendako bi bilera antolatu ditu Udalak, irisgarritasuna hobetze aldera. Bileretan bi alternatiba proposatuko dizkie Jose Luis Iñarrako atari eta jarduerei, baita Altamirazpiko atariei ere.

2021erako Aurrekontu Parte-hartzaileen harira, herritarrek gehien bozkatu zuten egitasmoa Jose Luis Iñarra kalearen berrurbanizazioa izan zen.

Izan ere, “hemen irisgarritasun falta handiak daude” onartu du Maria Ubarretxena alkateak. “Bizilagunengandik jaso dugu haur-karrotxoekin, gurpildun aulkiekin,… mugitzeko zailtasunak dituztela”.

Horrela, “Udalean hasiak gara egitasmo hau teknikoki lantzen”, eta Udalak eskatuta “ingeniaritza-enpresa batek alternatiba bi landu ditu, guk bizilagunekin landu ditzagun”. Udalak oraingoz ez du zehaztu zein enpresa kontratatu duen.

Bide honetan “datorren astean etxeetako buzoietan eta bandoekin azalduko dugu prozesua nola izango den”. Egitasmo honetan parte hartu ahalko dute Jose Luis Iñarrako eta Altamirazpiko etxebizitza bloke guztiek.

Hasieran Udalak adierazi du “bloke marroi eta horiko bizilagunek ezingo dutela parte hartu”, “eremu hori pribatua dela” argudituz. Alabaina, gero zuzendu egin du adieraziz “etxe bloke horrek ere parte hartuko duela”. “Guztira 20 atari inguruk”.

Horrela, apirilaren 14an aurkezpen-bilera bat egingo da bizilagunentzat udaletxeko pleno aretoan, arratsaldeko 18:30ean. Beste bat egingo da apirilaren 19an, ordu eta leku berberetan”.

Bilera horietan Udalak bi alternatibak aurkeztuko ditu, eta “alternatiba horiek eraldatu ahalko dira, hau da, abiapuntu izango dira eta bizilagunekin aldatu ahalko dira”.

Bileretan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da 688 648 040 telefonoan edota smartinez@aztiker.eus helbidean. Udalak “datorren astelehenetik aurrera buzoneatuko ditu eskuorriak eta jarriko ditu bandoak”.

Aforoa mugatu beharko denez, “eta bizilagun ugarik izena emango balute, bilera gehiago egingo genituzke
Alternatiba horien bileretan aztertuko dira “aparkalekuak, eskailerak, espaloiak, trafikoaren noranzkoa, … irisgarritasuna oro har”.

Bidenabar, Udalak bizilagunei galdetuko die “TAOaren inguruan. Sistema honen parte-hartze prozesuan, Altamirazpiko hiru etxe-blokeek bertan TAO jartzea eskatu dute”.

Udalak erantzun zien “berrurbanizazio prozesu hau etorri datorrenez, TAOaren gaia prozesu honetan landuko dugula. Hala, auzotarrei galdetuko zaie ea TAO bertan nahi duten edo ez, eta gura badute, nola nahi duten”.

“Bi bileren ostean, galdetegi bat pasako zaie etxeetako buzoietara, euren iritziak biltzeko, apirilaren 22tik 30era. Agiri hori eskuz betez gero, BAZen aurkeztu beharko da, eta bestela online egin ahalko da”.

Udalak jasoko dituen iritziekin “lanketa bat egingo du, eta hortik sortuko da auzotarrentzako aukera egokiena”.

“Prozesuari amaiera emateko, maiatzaren 13an hausnarketa batzar bat egingo da Kulturaten, eta bertan proiektu zehatza adostuko da, edo hala suposatzen da”. Ondoren, enpresa batek “idatziko du behin betiko proiektua”.

Prozesu hau “zabalik dago bizilagun guztientzat, euren adina edozein dela, baita kale hauetako jarduera ekonomiko eta sozialentzat ere (albataritza, yoga elkartea, Herri-gain elkartea,…)”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen