Altamirako bizilagunak auzoko jaiak ospatzen ari dira

0
1977

Altamirako bizilagunak auzoko jaiak ospatzen ari dira asteburu honetan, pandemiagatik bi urtez ospatu ezinik egon ondoren. Egun hauetan egiten ari den eguraldi txarrak ez du auzoko bizilagunei jaiak ospatzea galarazi.

Jai batzordeak antolatutako egitarautik, atzo krono-igoera bertan behera utzi behar izan zuten eguraldi txarragatik, baina gainerako jarduerak normaltasunez egiten ari dira. Eguna txafleroen jaurtiketarekin hasi da. Ondoren, txikienek haur jolasekin gozatu dute eta helduek patata tortilla lehiaketan parte hartu ahal izan dute. Aurreko urtean jaiotakoei ere omenaldia egin zaie, eta ondoren erromeria egon da, Arrasate Trikitixa Eskolaren eskutik. Une honetan denak bilduta daude Herri-Gain elkartean bazkaltzen.

Arratsaldean marrazki lehiaketa eta igel jokoaren lehiaketa egingo dira. Gainera, txokolatada eta tailerrak izango dira haurrentzat. Arratsaldeko 20:00etan Markel Goikolea DJak festak girotuko ditu. Gaueko 22:00etan botako diren su artifizialekin jaiak bukatuko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen