Ganso & Cia antzerki konpainiak larunbatean, otsailak 6, arratsaldeko 17:00etan, Amaia antzokiko eszenatokira igoko da ‘Alpha’ ikuskizuna eskainiko du. Lo egitea behar fisiologiko bat da. Egunero errepikatzen dugun errutina, gehienetan atsegina. Lo egiten dugunean, gure subkontzienteak atea erdi zabalik uzten du, bidea libre utziz amets ilunei,ahaztutako oroitzapenei edota nahi gabeko fantasiei.
‘Alpha’k kontzientziatik ametsen mundura igarotzeko une hori islatzen du. Bere fantasien biktima den pertsonai baten bizipen komikoak kontatzen dizkigu, beldur eta sentimendu unibertsalei buruz barre egiteko aukera eskainiz.Komikotasuna, bideo proiekzioak eta zuzeneko musika izango ditugu, ikusle guztientzako testurik gabeko ikuskizun honetan.
Ganso & Cia Cecilia Paganiniren laguntzarekin Gorka Gansok gidatutako proiektua da. Ikuskizunetan Klowna, funtsezko egoera inperfektu hori, abiapuntu eta sortzeko erreferentzia da. Artisau-lanak baita garaikideak ere, non publikoak bere isla topatzen duen gizatasunez beteriko pertsonaiengan. Barre-algaretatik samurtasunera eramaten gaituzten egunerokotasuneko heroiak, inozo eta gardenak.