Alos Quartet, Kimua Kolektiboa eta Arrasate Musikal Amaia Antzokian izango dira

0
523

Alos Quartet, Arrasate Musikal eta Kimua Kolektiboa Amaia Antzokian izango dira asteartean: “Musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizunean, taldeak Kimua Dantza konpainia eta Arrasate musikaleko hainbat musikariren laguntza izango du Arrasateko emanaldi berezian”. Sarrerak, hamar euroko prezioa izango dute.

1999an, ia ia kasualitatez, Niko Etxarten dei batek lau musikari elkartu zituen grabaketa batetarako. Zuberoako paisaia bukolikoan, handik gutxira intentsitate eta oparotasun handikoa izango den ibilbideari hasera emango dio Alos Quartetek, 20 urte hauetan laukotea proiektu eta mundu ezberdin askotan murgiltzera eramango dituen ibilbidea, bere lengoaia berezko eta bakarraren bila. Musikaren ikuspegi zabal bat konpartitzen dute bere kideek, etiketa eta mugarik ez duena, eta horri esker sortu dute soinu unibertso propio bat, berezia eta katalogatzeko zaila, baina aldi berean segituan errekonozitzen dena

Alos osatzen duten lau kideek formazio klasikoa dute, kontserbatoriokoa, eta mota honetako musika gustuko dute, baina ez dituzte baztertzen bestelakoak ere, eta soinu eta doinu ezberdinekin disfrutatzen badakite. Xabier Zeberioren sormenaren bultzadaz, eta lan eta ikerketa urteen ostean, Alos Quartetek lortu du berezko sonoritate bat definitzea: ondo saretua, delikatua, gozoa, orijinala eta indartsua aldi berean.

Eroso dabil taldea oholtza gainean, ikusleekin kontaktuan izateak elikatzen ditu eta denboraren poderioz badute gaur fideltasuna erakusten dien publikoa, sostengatzen, baloratzen eta kontzertuetan jarraitzen dituena. Sekretua? Harizko musika tresnek eskaintzen duten espresibitatea eta ñabardura aukera zabala. Segituan lortzen duten  konplizitatea ere azpimarratzekoa da ere, ez baitirudi lau tresna direla, bakar batek bezala jotzen dute eta.

Hori guztiagatik, Alos Quartetek bere kontzertuetara gerturatzen direnei eskaintzen dizkie oso momentu bereziak, gozotasunez betetako uneak energia eta indar handikoekin tartekatuz. Mundu eta erregistro ezberdinen arteko fusio natual eta orijinala, erraz errekonozitu daitekeen sonoritatea sortuz, ezberdina eta erakargarria.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen