Aloña lainotan [argazkiak: Joxefe Diaz de Tuesta]

0
247

Badira bi urte elur gutxi egiten duela gure bailaran. Iaz gutxi egin zuen, eta aurten are gutxiago. Urtetik urtera gutxiago egiten duela esan liteke.

Urbia eta Aizkorri izaten dira mendizale askoren jo muga etxetik irten gabe elurraz gozatzeko. Aloña ere bai, jakina. Aloñak, gainera, badauka abantaila bat beste toki batzuen aldean: inor gutxi ibiltzen dela, alegia.

Duela bi aste elur pixka bat egin zuela aprobetxatuz, Aloñara joan ginen lagun batzuk, giro kaskarra bazegoen ere. Iaz, berriz, eguraldi bikaina suertatu zitzaigun.

Hemen duzu aurten Aloñan egindako argazki sorta eta hemen iazkoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen