Almacenes Arrasate: “Denetariko etxetresnak, tartean aire girotuak, saltzen ditugu, 24-28 ordutan instalatuz, prezio oso onean”

0
3470

(Publierreportajea) 1992tik funtzionamenduan, eskaintza zabala jartzen du pertsonen eskura: “Azkenaldian esaterako garbigailu-lehorgailu asko erosten ari dira”. Bosh, Siemens edota Balay markak eskainiz, Penintsulako edozein lekura ere eramaten dituzte etxetresnak, aukera bereziki “interesgarria bigarren etxebizitza kanpoan daukaten familientzat”. Hori gutxi ez eta oferta bereziak eskaintzen dituzte urtean zehar.

Logoak eta goiko argazkia: Almacenes Arrasate.

Almacenes Arrasatek 1992tik etxeko elektratresnen sektorean dihardu. Cesareo Loiti sortzailea izan zen eta egun bere semea Igorrek dihardu kudeaketan, lantaldearekin batera.

“Edozein motatako etxetresna elektriko eskaintzen dugu – baieztatu du komertzioak – eta gainera guk, saltzeaz gain, prezioaren barruan daude guk etxean instalazioa egitea, erabiltzeko prest jartzea, eta etxetresna zaharra erretiratzea”.

Horrenbestez, zerbitzu integrala eskaintzen du Arrasateko komertzio honek. Hozkailuak, garbigailu-lehorgailuak, garbigailuak, lehorgailuak, labeak, indukzioak, bitrozeraminak, ekonomikak, aire-xurgatzaileak eta abar luze bat eskaintzen ditu.

“Hozkailuei dagokienez, amerikarrak, edozein neurritako eta motatakoak, zuriak, beltzak, inoxidableak,… ditugu erabiltzeko prest. Garbigailuetan ere zuriak, inoxidableak eta bestelakoak dauzkagu”.

Kataideko establezimenduan “geroz eta gehiago saltzen diren garbigailu-lehorgailuak ere aukeran ditugu”.

Azken urteetako sargoria kontuan hartuta, “aire girotu aparailuak saltzen eta instalatzen ari gara, baita kalderak ere”.

“Nabari dira beroaldiak, aurten aire egokituaren instalazio gehiago egin ditugu, eta gehiagora doa”.

“Orain uda pasatu dela esan daiteke, eta urria eta abendu bitartean instalazio ugari egingo ditugu”.

Kalderak eta aire egokituak izan daitezke Almacenes Arrasatek eskaintzen duen produktu ezezagunenetarikoak. PAE edo etxetresna txikiak ere eskura jartzen dituzte:

Batidorak, ile-lehorgailuak, pisu edo balantzak, aspiradorak, mikro-uhin labeak,… Hau da, etxean behar diren aparailu guztiak.

Hori gutxi ez eta gainera “eltzeak, zartaginak eta bestelako erreminta erabilgarriak erosgai ditugu, kontuan hartuz Alza markako Zerbitzu Tekniko Ofiziala garela”.

Almacenes Arrasatek, izenak berak dioen bezala, Kataideko industrialdean “sekulako biltegia daukagu, eta horri esker beti stockagea daukagu, hau da, eskaintzen ditugun produktu guztiak biltegian dauzka”.

Horri esker erosleak “24 ordutan bere etxean produktua dauka, asko jota 28 ordutan”.

Gainera “prezio oso konpetitiboak eskaintzen ditugu, bai gametako prezio baxuenetan, bai gametako aparailu potenteenetan. Hau da, egokitzen gara pertsona bakoitzak nahi eta ahal duenari”.

Saltzeaz gain, instalatu ere instalatzen dituzte. “Askori ez zaizkio sartzen altzarien ondorioz, eta arotzaren edota iturginaren beharra izaten dute. Instalazioa egiteko arotza edota iturgina behar badira, guk kudeatu ahal ditugu, eta ez dugu sekula irabazten beste langileen lanaren bizkar”.

“Era berean, guk iturgin bat etxera batera bidaltzen badugu lana egin dezan, guk ez diogu erosleari gainkosturik eragingo. Hala ere, zerbitzu hori eskaintzen dugu”.

Oferta bereziak: urtean zehar eskaintzen ditu Almacenes Arrasatek; egun hauetan “hozkailu amerikar bat eskaintzen dugu ohi baino prezio ekonomikoagoan: lau atetakoa da, gorengo marka batekoa, LG, 999 eurotan, etxean instalatuta eta hozkailu zaharra kenduta”.

Oferta bat gehiago ere eskaintzen dute: “Siemens markako laba bat, hau da, Bosch-en lehen marka esaten den bezala, 5 urteko bermea duena, zerbitzu tekniko propioarekin. Gainera, aire sistema bikaina dauka, pirolisia 3 mailatan, air-fryer bezala ere erabili daitekeena, 539 eurotan”.

“Ofertak urte osoan zehar eskaintzen ditugu”, eta telebistei dagokienez, esaterako “telebista oso merkeak ditugu: 55 pulgadako LG bat, 449 eurotan”.

Komertzio honen zerbitzua oso zabala da: “Pertsona asko dendara etortzen dira erreferentzia zehatz batekin, eta guk eurek nahi duten hori dendan edo biltegian ez badaukagu, produktu hori lortzeko aukera daukagu”.

Hau da, “hemen eskaintzen ditugun telebistak ez baditu nahi, adibidez telebista zehatz bat erosteko ideia finko batekin etorri delako, guk badaukagu telebista hori lortzeko aukera. Zerbitzu oso konpletoa eskaintzen dugu, gure munduko, alorreko onena”.

Azpimarratzekoa da ere “BSH taldeko (Bosh, Siemens, Balayren taldeko) edozein etxetresna espainiar estatuko edozein tokira eramaten dugula, betiere Penintsula barruan. “Hori interesgarria da bigarren etxebizitza kanpoan daukaten familientzat”.

Almacenes Arrasate, Ibai-Arteko partaide da, gertuko komertzioa dugu. Aldiz, “Internet bidezko erosketek ez badute emaitza ona ematen, erosleak zail dauka saltzaileari ardurak eskatzea eta lortzea”.

“Gu, ordea, kaleko komertzio bat gara, eta norbaiti belarritik tira egin beharko balitzaio, hemen gaude ardurak hartzeko prest”. Oro har, Arrasateko komertzio honek baloratu du “gorantz goazela”.

Izan ere, “Interneteko saltoki batzuek gaur hozkailua saltzen dute, eta bihar haragia, esaterako. Gu adituak gara saltzen ditugun produktuetan, eta aholkatzeko prest gaude”.

Almacenes Arrasate Kataide industrialdean dago, ibilgailu aparkatzeko aukerarekin. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:15-13:00 eta 15:30-19:30. Larunbatetan: 10:00-13:00.

Almacenes Arrasateren webgunea:  https://www.almacenesarrasate.com/

Kontakturako telefonoak: 943 770 034, 943 771 352 edo 664 212 182.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen