Alkideba Ointxek 1. maila Nazionalera igotzea lortu du, EBA osteko maila

0
378

Txisko Fernandezen taldeak Getariari 91-48 nagusitu zaio, eta ondorioz datorren denboraldian EBA mailaren ondorengo kategorian jokatuko du.

Alkideba Ointxe 23 urtez azpiko taldea da, eta bertako jokalari batzuek lehen taldearekin jokatu ohi dute: Alex Lorenzo, Enaitz Errasti, Txomin Ayastui edota Oier Badiolak.

Harrobiko taldeak gaurko partiduan igoera lortzeko lehen aukera izan du. Eta ez du aukera alperrik galdu. Getariako keta Babyauto Sharks izan du aurkari, eta Arrasateko taldea gogotsu kantxaratu da.

Lehen laurdena parekatua izan da, horren adibide 12nako berdinketa. Lehen laurdenaren amaieran getariarrak aurretik: 15 eta 18.

Hala ere, etxeko taldea nagusitzen hasi da, eta azken emaitza esanguratsua izan da: 91-48. Kontuan hartzekoa da Lehen Maila Nazionala izeneko maila EBAz azpiko maila dela, hain zuzen, Mondragon Unibertsitateak (lehen taldeak) irabazi duen maila. Taldea ondorengo lagunek osatzen dute:

Jokalariak:

  • Peru Bengoa Zubizarreta
  • Ekaitz Madinabeitia Garcia
  • Unai Fernandez Cobos
  • Alex Lorenzo Fernandez
  • Enaitz Errasti Diez
  • Aritz Oyarzabal Puertas
  • Oier Badiola Iriarte
  • Julen Lorenzo Fernandez
  • Markel Apellaniz Otxoa de Retana
  • Txomin Ayastui Zubizarreta
  • Aitzol Lagunilla Agirre
  • Eneko Munarriz Bidegain
  • Aitzol Aretxaga

Entrenatzaileak:

  • Txisko Eraña
  • Eneko Mata
  • Fran Fernandez

Delegatua:

  • Iñaki Bengoa

Zorionak talde osoari eta zorionak Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen