EAJ-PNVko Maria Ubarretxenak eta EH Bilduko Maider Morrasek hautes-mahaian berean bozkatu dute, Kulturaten. PSEko Aritz Muruak Santa Marinako Tokiargin bozkatu du.

PSEren alkategaia Aritz Muruak Santa Marinako Tokiargin bozkatu du goizean.

EH Bilduren alkategaia Maider Morras Azpiazuk Erdialdeko Kulturaten bozkatu du eguerdian familiarekin batera.

Hauteskunde-mahaia berean, baita eguerdian ere, EAJ-PNVren alkategaia Maria Ubarretxena Cidek bozka eman du bere familiarekin batera.

Elkarrekin Arrasateko Eva Abuin Bideburuk bozka eman du bere haurtxoa zeramala, arratsaldean Etxaluzen. Bestalde, PPko Borja Altuzarra Boveda ere gaur bozkatzekoa zen.
Albistea osatzen gabiltza