EAJ-PNVko beste kargu batzuekin Erromara bidaiatu zuen, eta alkateen gailur batean parte hartu zuen, “egungo eta etorkizuneko europar erronken” ingurukoa.
Argazkia: EAJ-PNV.
Europako Alderdi Demokratikoak aurreko ostiralean kongresua egin zuen Italiako hiriburuan. EAJ-PNVko zenbait kide joan ziren, tartean Arrasateko alkatea.
Maria Ubarretxenak alkateen gailurrean parte hartu zuen, besteak beste, Bilboko, Getxoko eta Laudioko alkateekin batera.
Gailur horrek aztertu zuen “egungo eta etorkizuneko europar erronkei nola heldu”. Mondraberrik Udal-gobernuari galdetu dio ea alkatearen bidaiak Udalari kostu ekonomikorik eragin dion, eta Gobernuak erantzun du “Arrasateko Udalarentzat ez dela inongo kosturik egon”.
Pandemiako 2 urteetan ez genuen behin ere ikusi. Azalpen bakar bat ere ez zuen eman herriko egoeraz.
Lorezainen eta Aita Meniko udal-enpresa-langile gatazkan ezta ere.
Uraren mozketan ere ez ditu bandoak berak sinatzen. Hor Arrasateko Udalak sinatzen du.
Berri onak eman behar direnean, inaugurazioak, udal euskaltegiaren izen ematea, MCCko bisitak etb. hor bai, hor Arrasatek badu alkatea.
ta bitartian herrixa ur barik … ze izango da hurrengua?
Arrasate txiki geratu zaio, ea zein den bere hurrengo postua. Maiatzean berriz aurkeztuko da Arrasaten
ala jauzia egingo du? Eta horrela bada, ea noren eskuetan uzten duten herria EAJkoek…