‘Alfontso VIII’ kalea ’17 emakume’ deituko da, Auzo Laguneko sortzaileen omenez

0
1191

Hala erabaki du Osoko Bilkurak, Zuztarrak Errotuz elkartearen mozioari esker. Ondorioz, Gaztelako errege konkistatzailearen izena kenduko da.

Zuztarrak Errotuz elkarte arrasatearrak mozioa aurkeztu du gaurko udalbatzarrean, San Andresko kale honi izena aldatzeko.

Izan ere, eskatu du Gaztelaren konkistaren erregearen izena kentzea, eta Auzo Lagunen sorrerarako emakumezko 17 sustatzaileen omenezko izena jartzea.

Aldaketa honen alde EH Bilduk eta Arrasate Elkarrekinek bozkatu dute (11 bozka), EAJ-PNV abstenitu da (8 bozka) eta PSEk aurka (2 boto).

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen