Alfonso X plazako arkupeak jabetza pribatukoak direla onartu du Plenoak

1
1084

Gai horrek zenbait ika-mika eragin ditu San Joan Taldeko bizilagunen eta Udalaren artean. EH Bilduk udalbatzarrean gaitzetsi duenez, “nahikoa zen eskriturak Hirigintza Sailean irakurtzearekin” arkupeak jabetza publikokoak ez zirela ohartzeko.

Argazkia: MB artxiboa.

San Joan Taldeko Alfonso X ‘Jakintsua’ plazan arkupeak daude, eta ataripe horien jabetzak ezbaiak eragin izan ditu.

Udalak adierazi duenez, “udal-artxiboetan dagoen dokumentaziotik ondorioztatzen denez, batzuetan titulartasun publikoko espaziotzat hartu du”. Beste batzuetan ordea “titulartasun pribatukotzat”.

Azken urteetan gai horrek eztabaida publikoak eragin ditu, eta San Joango bizilagunen Batzarrak proposamen bat aurkeztu dio Udalari:

“Ataripeak plaza inguratzen duten eraikinen elementu komuntzat hartu da, atariz atariko banaketa batekin”, Udalak azaldu duenez.

Bizilagunen proposamen horrek “aitortzen du ataripeak kargatuta daudela erabilera publikoko zortasun batekin beheko solairuan”.

Udal-zerbitzu teknikoek gaia aztertu dute, eta ondorioztatu dute “ez dagoela judizio elementu erabakigarririk ataripe horien titulartasun publikoa babesteko, nahiz eta horiek erabilera publikoko zortasun bati lotuta dauden plaza mailan”.

EH Bilduk alde bozkatu du “bere garaian ondo aztertu izan balira Jabetza Erregistroko eta eskrituretako informazioak, ondorio honetara iritsiko ginateke, eta ez ziren gertatuko gertaturiko afera guztiak, auzokideekin izandako gatazka guztia”.

Maider Morras zinegotziak adierazi duenez “hasiera-hasieratik oso argi geratu zen Udalaren titulartasun publikorik ez zuela, eta eskriturak Hirigintza Sailean irakurtzea baino ez zen behar konturatzeko ez genuela egoera honetara iritsi beharko”.

Azaldu duenez, “juridikoki onartezina zen elementu horiek publikoak izatea, auzoaren elementuak baitziren. Sortutako aferetako bat San Joango arkuarena izan zen. Guk baietz bozkatuko dugu, baina gai hau berandu dator”.

Bozketan talde guztiek alde bozkatu dute, eta beraz aho batez onartu da.

Iruzkin 1

  1. Arkupe horien eraikuntza Arrasateko Udalak pagatu zuen. Espedientean oso argi dago hori. Nola pasatu da Udalak ordaindutako obra bat esku pribatuetara? Nortzuk dira arkupe horien jabeak? Grupo SanJuaneko jabedun guztiak? Ez dut ulertzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen