Alex Txikonek ‘Anwar’ dokumentala aurkeztuko du Kulturaten

0
507

Alex Txikon alpinistak ‘Anwar, argiz betea’ dokumentala aurkeztuko du, apirilaren 24an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan Kulturaten.

Beheko testua: Biok. Argazkia eta kartela: ‘Anwar’.

Alpinismoaren, elkartasunaren eta energia berriztagarrien historia da. Nepalen, Sierra Leonan eta Pakistanen filmatua, ANWARek (argiz betea) Txikonek Manaslura (Nepal) neguan egindako espedizioan murgiltzen gaitu. Lehen igoera ez-kutsatzailea izan zen, eguzki-panelek elikatua. Sistema jasangarri honekin, Parisko Akordioei jarraituz aztarna energetikoa murriztea ahalbidetzen duena, EKI Fundazioaren eskutik lan solidario bat hasten da. Alexek Fundazioak Sierra Leonan egindako lana ezagutuko du. Bertan, eskola eta ospitaleetan autonomia energetikoa ahalbidetzen duen eguzki-energiaren sistema bat eskaintzen dute. Txikonek ideia hori Pakistango Diamer haraneko eskola berezi batean, Günter Mountain Schoolen, errepikatzea proposatzen du, bi kultura desberdin baina aldi berean berdinak elkartuz.

Edukiera mugatua (100 pertsona)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen