Alex Claverok monologoa eskainiko du Amaian, Herensugeek antolatuta

5
1914

Arrasateko errugbi jokalari beteranoen taldeak 25 urte eginak ditu, eta urteurrena ospatzeko ‘El Francotirarock’ bakarrizketa izango da maiatzaren 6an.

Argazkia: Rock FM.

Arrasate Rugby Taldeko beteranoen taldearen, Herensugeen, 25. urteurrena izan zen duela 2 urte. Hala ere, taldetik azaldu diguten bezala “pandemiaren ondorioz urteurreneko ekitaldiak atzeratu behar izan genituen”.

Ekitaldi hauek aurten ospatu ahal izatea espero dute, eta aurten ere Arrasate Rugby Taldearen 50. urteurrena dugu. Ondorioz “urteurrenetako ospakizun ekitaldiak nolabait pilatu zaizkigu”.

Herensugeen taldeak antolatuta, Alex Clavero komiko ezagunak ‘El francotirarock’ bakarrizketa eskainiko du Arrasaten, maiatzaren 6an, Amaia Udal Antzokian.

5 IRUZKIN

  1. Pandemia baten gaz oindion eta Zerbeza Ferixa ospatzen bada, horren ekartzen parranda zarata jasanezina izeten da. Eta kontagiuak be hor daz.

  2. Nik bertan behera utziko nuke dena. Lau musuko jarri, bi burka, plastikozko pilota erraldoia eta horrekin ere beldurrez.

    • Aldecocea Erdiguneko biztanleei parranda baiño gehixau importa jakie zuntz optikua ez jartzia.
      Baiña zuk zurera.

      • Erdialdeko bizilagun moduan konfirmatzen dotzut baietz, zuntza dala inporta jatena. Baina esan beharra daukot umia ikastolara eramaten ikusi dotela ya ferreriasen badabizela zuntza jartzen. Ea obra ez dan luze juten eta erdialdeko bizilagunok zuntza daukogun.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen