Aldundiak udalei dirua %20 murriztea berraztertzeko mozioa ukatu du Udalbatzak

0
1073

EH Bilduk ondorengo mozioa aurkeztu zion atzo arratsaldeko Osoko Bilkurari, Aldundiak murrizketa berrazter dezan:

Maiatzaren 14an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Aldundiak udalei egiten dien diru-banaketaren %20ko murrizketa aplikatzeko Diputatu Kontseiluaren aldebakarreko erabakia. Horrelako erabakiei buruz hitz egiteko toki beharko zukeen Gipuzkoako Finantzen Kontseilua hurrengo egunean bildu zen eta dagoeneko hartuta zegoen erabakiaren berri emateko izan zen.

Udalak, herritarren beharretatik gertuen dauden erakundeak izateaz gain, lehen mailako erakundeak dira, Udal Legeak aitortzen duen bezala. Zentzu honetan, euskal erakundeen arteko diru-banaketan aldaketarik egon behar bada, erakunde guztien artean eztabaidatua eta adostua izan behar luke, aldeek informazioa modu gardenean partekatu ondoren eta inola ere ez aldebakarrez.

Zerbitzu publikoak garatzeko ezinbestekoa den finantzazioaz ari gara hizketan, udalen eguneroko kudeaketan eta herritarren bizitzan eragin zuzena duten erabaki politikoez. Horregatik, ondoko eskariak egiten dizkio Arrasateko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari:

  • UFFFri buruzko elkarrizketaren aldeko apustu irmoa egitea.
  • Berraztertu dezala aldebakarrez hartutako erabakia eta udalekin elkarlanean adostasun bat bilatu dezala udalen egonkortasun finantzarioa ere helburu izango duena.
  • Elkarlana inoiz baino beharrezkoagoa dela sinetsita gaudenez Udalekin kogobernantzarako foro bihur dezala Gipuzkoako Finantzen Kontseilua. Bertan informazioa partekatu dadila, proposamenak aztertu eta adostasunak lortu daitezen, ondoren Gipuzkoako udalen finantzaketari buruzko Foru Arauan beharrezko isla izan dezaten.

Arrasateko Udalak erabaki honen berri emango dio Gipuzkoako Aldundiko Ahaldun Nagusiari, Ogasun Diputatuari, Gipuzkoako Batzar Nagusietako alderdi guztiei eta EUDELeko Gipuzkoako eta EAEko zuzendaritzei“.

Debate politikoaren ostean, bozketaren emaitza ondorengoa izan zen:

  • Ezezko botoak: 12 (EAJ-PNV eta PSE)
  • Aldeko botoak: 9 (EH Bildu eta Elkarrekin Arrasate)

Informazio zabalagoa ondorengo bideoan (1:52:21 unetik hasita):

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen