Aldundiak iragarri du “teknikariek zoruaren egoera berraztertuko dutela”

0
912

Saihesbideko Ospitalearen atzeko inguruko kurbak Arrasateko puntu ilunenetakoa da. Atzo beste istripu bat izan zen.

Argazkia: MB artxiboa.

Saihesbideko 35. puntu kilometrikoko ezbeharren harira, Mondraberri egunkari digitala Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan jarri da.

Bide Azpiegiturak Sailak adierazi berri du “teknikariek aztertu egingo dutela; berriro aztertuko dutela errepideko zoruaren egoera”.

Errepidearen zenbait erabiltzaile arrasatearrek, istripurik ez izateko edo behintzat ahalik eta urrienak izan daitezen, proposatzen dute bertan “asfalto abrasiboa jartzea”, “gehienezko abiadura arautua jaistea”, “peraltea aldatzea”,…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen