Aldundia: “Osiñan ezin da oinezkoen ibilbide bereiztu bat eraiki”

1
716

Bide Azpiegituren diputatuak hitzeman du Osinan, saihesbide azpiko errepide zatian, “metro bateko bazterbidea izango” dela, “bertatik igaro beharreko oinezkoak espazio zabalagoa izan dezan”.

Argazkia: MB artxiboa.

Osina bidegurutzean biribil bat egiten ari da Aldundia, eta EH Bilduk proposatu du inguru honetan “oinezkoen bide seguru bat” egitea.

Bide Azpiegituren diputatuak erantzun du Osinako “tunelean” errepidea eta oinezkoen bidea “piboteekin” bereiztea “ezinezkoa da, espaziorik ez dagoelako”.

Aintzane Oiarbideren esanetan, “arduragabekeria” da aisialdiko ibilbide baten trazatua bertatik “mantentzea eta sustatzea”, areago “GI-627aren eta AP-1 aren beste aldean kokatzen diren basoetara joateko beste aukera batzuk badaudenean”.

Iragarri duenez, saihesbide azpiko errepide zatia oinezkoentzat zabalagoa izango da: “Egun bi errailek 7,7 metroko zabalera daukate eta obraren ondoren errailen zabalera 0,7 metro estutu eta metro bateko bazterbidea lortuko dugu; modu horretara, bertatik igaro beharreko oinezkoak espazio zabalagoa izan dezan”.

Diputatuak adierazi du “ezinezkoa dela elementu finkoak jarriz, oinezkoen eta ibilgailuen arteko ibilbideak banatzea, espaziorik ez dagoelako. Hori egingo bagenu autobusek eta ibilgailu astunek ezingo lukete bertatik pasa”.

Osinatik igaro behar diren oinezkoen “segurtasuna hobetu egingo dela” hitzeman du. “Alde batetik, biribilgune inguruan abiadura jaitsi egingo da, batez ere GI-627tik jaisten diren ibilgailuena eta, bestetik, biribilguneko lau adarrak ordenatzen ditu gidariei segurtasun handiagoa emanez lehentasunei dagokionez”.

Aintzane Oiarbidek ziur dago obrak onuragarriak izango direla “Debagoieneko Ospitaleko erabiltzaile guztientzat”.

Iruzkin 1

  1. Jontxo!!!! Ezin da??? Ala ez dugu nahi diru gehiago gastatzea???
    Gaur egun egiten diren injenieritzako proiektu ikusgarriak…. zubiak, tunelak… denetatik…. “ezin da” ignoranteendako erantzuna da.
    Diputazioak Arrasatearrok tontotzat hartu gaitu!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen