Alde Zaharrean zuntz optikoa ezartzeko lanei ekin die Udalak Ferrerias kalean

0
839

Etxebizitzetan instalakuntza egin ahal izateko beharrezkoa da etxebizitza bloke bakoitzeko auzotarren komunitateak lan horiek baimentzea: 116 atarik eman dute baimena, 59k ez.

Testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udalak Alde Zaharrean zuntz optikoa ezartzeko lanei ekin berri die Ferrerias Kalean. Kanalizazio lanak dira hasi berri direnak, egungo Telefonicaren kanalizazioa eta zuntza eraman behar den eraikinen artekoa, hau da, barrualdera sarbide prestatua duten eraikinetara lotzeko.

Barrualdean, etxebizitzetara iristeko oinarrizko egokitzapen bat egin behar da (oro har, kanaleta erabiliko da hartuneak bezeroari eramateko, eta erregistro bat egingo da zerbitzua emango dien kutxa instalatzeko).

Udalak bere gain hartuko du instalakuntza lurperatzearen kostua, baina zuntza atarietan eta etxebizitzetan sartu beharko denez, beharrezkoa da etxebizitza bloke bakoitzeko auzotarren komunitateak lan horiek baimentzea. Baimenen inguruan hauek dira azken datuak (zerrenda atxikita). Azken hilabetean 30 etxe atari gehiagok baimendu dute zuntz optikoaren ezarpena:

  • Baimena sinatuta eta aurkeztuta daukaten atarteak: 116
  • Baimena sinatu ez duten atarteak: 59

Falta diren atariekin lanean jarraituko du Udalak baimena eman dezaten. Ferrerias kalean abiatu diren lanek baimenen araberako izango dute jarraipena gainontzeko kaleetan.

Udalak gogorarazi du zuntza Alde Zaharrera eraman eta atarietan instalakuntza egitea bere gain hartuko duela lehen deialdi honetan. Aurrerago atxikitzea erabakitzen duten atariek, kaletik etxera bitarteko instalakuntza bere gain hartu beharko dute.  

BAIMENA AURKEZTU EZ DUTEN ATARTEEN ZERRENDA

Maalako Arrabala: Cluster 38 GUZTIRA: 21 atari
• Maalako arrabala 29
• Maalako arrabala 27
• Maalako arrabala 17
• Maalako arrabala 15
• Maalako arrabala 13
• Maalako arrabala 11
• Maalako arrabala 9
• Maalako arrabala 5
• Maalako arrabala 1 Guztira: 9 atari baimen gabe (% 57.14)

Olarte kalea: Cluster 62 GUZTIRA: 17 atari
• Olarte kalea 6
• Olarte kalea 8
• Olarte kalea 16
• Olarte kalea 18 Guztira: 4 atari baimen gabe (% 23.53)

Ferrerias kalea (hasierako zenbakiak): Cluster 60 GUZTIRA: 30 atari
• Sebero Altube enparantza 2
• Sebero Altube enparantza 3
• Ferrerias kalea 3
• Ferrerias kalea 5
• Ferrerias kalea 7
• Olarte kantoia 4
• Olarte kantoia 6
• Ferrerias kalea 18
• Ferrerias kalea 20
• Ferrerias kalea 21
• Ferrerias kalea 30
• Ferrerias kalea 32 Guztira: 12 atari baimen gabe (%40)

Erdiko kalea (hasierako zenbakiak): Cluster 58 GUZTIRA: 20 atari
• Erdiko kalea 4
• Erdiko kalea 6
• Erdiko kalea 12
• Erdiko kalea 18
• Erdiko kalea 5
• Erdiko kalea 7
• Erdiko kalea 11
• Erdiko kalea 22
• Erdiko kalea 24
• Erdiko kalea 26
Guztira: 10 atari baimen gabe (% 50)

Iturriotz kalea (hasierako zenbakiak): Cluster 55 GUZTIRA: 20 ATARI
• Iturriotz kalea 3
• Iturriotz kalea 5
• Iturriotz kalea 10
• Iturriotz kalea 13 Guztira: 4 atari baimen gabe (%80)

Iturriotz kalea (bukaerako zenbakiak): Cluster 56 GUZTIRA: 19 atari
• Iturriotz kalea 25
• Iturriotz kalea 18
• Iturriotz kalea 24
• Kanpantorpea kantoia 2
• Iturriotz kalea 30
• Iturriotz kalea 37
• Iturriotz kalea 39
• Iturriotz kalea 41
• Iturriotz kalea 43 Guztira: 9 atari baimen gabe (%52.63)

Erdiko kalea (bukaerako zenbakiak): Cluster 57 GUZTIRA: 27 atari
• Erdiko kalea 40
• Erdiko kalea 42
• Erdiko kalea 48
• Erdiko kalea 50
• Erdiko kalea 19 Guztira: 5 atari baimen gabe (%81.48)

Ferrerias kalea (bukaerako zenbakiak): Cluster 59 GUZTIRA: 21 atari
• Ferrerias kalea 25
• Ferrerias kalea 27
• Ferrerias kalea 29
• Ferrerias kalea 34
• Ferrerias kalea 38
• Ferrerias kalea 40 Guztira: 6 atari baimen gabe (%71.42)




ALDE ZAHARRA GUZTIRA: 171 atari
BAIMENIK EZ: 59 atari (% 62.18 atarik baimena eman dute)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen