Alde Zaharrean agertu diren pintadak [Herritar baten kexa]

5
1397

Astebete daramate Alde Zaharreko eta erdialdeko horma dexentek pintada zentzugabe hauekin. Inork ez du presarik kentzeko oraingoan, nahiz eta batzuk eraikin historikoetan egon (Monterron jauregian, Zurginkantoiko atean…).

Zer gertatuko litzateke pintada horietan amnistia, sozialismoa, greba egunen bat edo Euskal Herriaren askatasunaren aldeko zerbait agertuko balitz? Ez lukete iraungo ezta 24 orduz ere. Are gutxiago kartelak edo pankartak izanez gero. Horri deitzen diozue “garbitasuna”? Hauek ez dute Alde Zaharraren “almendra hondatzen”? Zer gertatzen da, honezkero disimulatu ere ez duzue egiten, ezta?

5 IRUZKIN

  1. Udal Gobernu honek ez dau disimuletan aspalditxik. Eurei garbitasuna ez jakie importa, eurei garrantzia emuten dotzie Mezu politikuak borretia eta zentsuratziai. Ta gero daukie narru sendua konbibentzia diskurtsuak emuteko.

    • Gauza sentzubako asko itxeitxu gure udalak bai… pnv k bere burua salduban arrasateko psoe triste honekin elkartzian… danon artian sanjosepeko jaixek antolatzeko kapazidadeik bez!

  2. Kriston multa jarriko nizkieke pintada hauek edo beste motatako batzuk egiten dituztenei. Errespetu falta bat iruditzen zait Arrasatear guztioi.

  3. Oso nabarmena da, Arrasaten ez dagoela Garbiketa Ordenantzarik, mozal ordenantza baizik.
    Herri milaka euro gastatzen dituzte lelo politikoak ezabatzeko, zuria eta botilan …
    Adierazpen askatusunaren beldurra daukate.

  4. Ez luke ez honelako pintadarik egon behar, ez bestelakorik. Udalera begiratu beharrean, egiten dituztenei erreparatu. Herri honetan pintadak kentze gastatzen dena kontuan izango bagenu!

Utzi erantzuna Arrasatearra(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen